Alessiok aitortu du badirela diskriminazio kasuak

2012ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Baionara frantsesaren eta Frantziako hizkuntzentzako ordezkaritzaren izenean heldu zen Michel Alessio, eta onartu zuen hizkuntza gutxituek diskriminazio kasuak pairatzen dituztela. Aitorpen publikoa izan da, David Grosclaude Akitaniako hautetsiak egindako oharrari erantzunez. Grosclaudek jakinarazi du Frantziako Kultura Ministerioak trabak ezarri dizkiela hiru hedabideri Interneteko hedapena laguntzeko orduan. Ipar Euskal Herriko Hitzak, Kazeta.info-keta Okzitaniako hedabide batek Internet bidezko hedapena egiteko diru laguntza eskatu zioten Frantziari.Kultura Ministerioak erantzun zuen ez ziela aitortzen «interes orokorreko izaera» baina kultur eragile gisa hartzen zituela, orotariko informazioa landu arren. Informazio guztia euskaraz edo okzitanieraz egiten dutenez, hizkuntza horietan mintzo den «gutxiengo» bati mugatzen direla argudiatu zuen ministerioak. Gisa horretan, diru laguntzak heren batez apaltzen dira, kopuruak txikiak izan arren. Jakinean zegoela erantzun du Alessiok, eta diskriminazio nabarmena dagoela onartu. Egoera hori bideratzeko ondoko asteotan bilkura bat eginen dutela jakinarazi zuen. «Bai EEPk, bai bertze eragile batzuek, kasu horren berri eman digute, eta konponbide bat emateko eskatu». Frantziako Kultur Ministerioak egoera hori aztertu eta zuzentzeko borondatea duela azaldu zuen Alessiok. 2004ko dekretuak frantsesezko hedabideek dituzten eskubideak hizkuntza gutxituei emateko dela gaineratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.