independentzia

Alex Salmondekin bildu da ELA

Prozesu subiranistei buruzko iritziak elkarbanatu dituzte sindikatuak eta Eskoziako lehen ministroak.

Sindikatuko ordezkariak Alex Salmondekin. ELA
2014ko maiatzaren 7a
17:12
Entzun

ELAren arabera, Alex Salmond Eskoziako lehen ministroa ziur dago baiezkoak irabaziko duela independentziaren inguruko galdeketan. Hark esandakoen arabera, erreferendumari buruzko kanpaina garatu ahala aukera independentista hazten joan da.

Jendea prozesu subiranistara erakartzeko eraikuntza nazionalak behar lituzkeen osagarriez "partekatu" dute. Hiru lirateke, ELAk oharrean dioenez: identitatea —nazio horretako kide gisa sentitzea—, gizarte eredua —independentziaren bidez eraikiko luketena— eta auzi demokratikoa —erreferenduma erregenerazio demokratiko gisa ulertuta—.

Sindikatuaren ordezkari gisa, Adolfo Muñoz idazkari nagusia, eta Laura Gonzalez Txabarri eta Mitxel Lakuntza izan dira Salmondekin, eta Unite sindikatu eskoziarrak ere parte hartu du 50 minutu inguru iraun duen bilera horretan.

ELAren fundazio Manu Robles-Arangiz fundazioak iaz Kataluniari prozesu independentistari buruzko aldizkari monografikoa atera zuen iazko urrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.