Alfonso Alonso PPren bozeramailea izango da Espainiako Kongresuan

Raxoik izendatu du kargurako; Cervera Kongresuko Mahaian izango da, eta Rabanera, Senatukoan

Erredakzioa
2011ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
Mariano Raxoi PPko lehendakari eta Espainiako hurrengo gobernuburu izango denak Euskal Herriko hiru alderdikide izendatu ditu Espainiako Kongresu eta Senatuko goi karguetarako. Gasteizko alkate izandako Alfonso Alonsok gidatuko du Diputatuen Kongresuko PPren taldea, bozeramaile izendatu baitu Raxoik, eta bera izango da beste talde parlamentarioekin negoziatuko duena.

Espainiako Kongresuko Mahaiko idazkarietako bat izango da, berriz, Santiago Cervera Nafarroako PPko lehendakaria, eta kargu bera izango du, baina Senatuan, Ramon Rabanera Arabako ahaladun nagusi popular ohiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.