Alfonso Guerra: «Ez dut GALekin zerikusirik»

2011ko azaroaren 10a
00:00
Entzun
Alfonso Guerra diputatu sozialista eta Espainiako lehendakariorde ohia ez da GALen auzia gogoraraziko dioten beldur, hauteskunde kanpainan ETA gora eta ETA behera dabilen honetan. «Ez dut GALekin zerikusirik, ezta antzekoekin ere», bota zuen atzo, eta erantsi zuen PP dagoeneko ari dela GALi buruz hizketan, «batzuei lohia gustatzen zaielako». «Nik, aldiz, ez dut lokatza atsegin, garbitasuna baizik», esan zuen. Eta berriro egin zuen PPren aurka, ETAren jardun armatuaren amaiera «disfrutatzen» utzi ez dielako. «Bidegabekeria historiko itzela da hori» esan zuen Guerrak: «Erabateko isiltasuna ezarri dute PPkoek. Bada ez, goza dezagun jende horrek amore eman izana».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.