politika

Alfonso Sastreren aurkako salaketa jarri du Manos Limpias sindikatuak

Atzo 82 urteko idazleak 'Gara'-n idatzitako artikuluak "herritarrak beldurtu eta mehatxatzen" dituela dio .

2009ko ekainaren 22a
13:44
Entzun
Manos Limpias sindikatuak Alfonso Sastre Iniziatiba Internazionalistako zerrendaburuaren aurkako salaketa jarri du, atzo horrek Gara egunkarian idatzitako La prosa y la politica artikuluan "herritarrak beldurtu eta mehatxatu" zituelakoan. Sastrek "min handiko garaiak datozela, bake aldiak beharrean" idatzi zuelako jarri diotela salaketa argudiatu du sindikatuak.

Horrez gain, ETArekin kolaboratzea leporatu diote 82 urteko idazleari, iritzi publikoaren bitartez "terrorismo delituak justifikatzeagatik eta haren biktimak gutxiesteagatik".

Arantza Quiroga Eusko Legebiltzarreko presidenteak, berriz, "Iniziatiba Internazionalista politikatik desagertzeko beharrezko neurri guztiak" hartu behar direla adierazi du gaur.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.