Ezbehar larria izan da gaur goizean Bediako (Bizkaia) Alfus enpresan: bihotzekoa izan du, erortzean buruan kolpe handia hartu, eta hil egin da. 60 urte zituen, eta biltegian lan egiten zuen.
LABek salatu du heriotzagatik dolua agertzeko lanuztea egin nahi izan dutela langileek, baina zuzendaritzak galarazi egin diela. ELAri, berriz, "lotsagarria" iruditzen zaio azken egunetan lanean ari zela hil den behargin kopurua.
Gaurkoarekin, sei langile hil dira joan den larunbatetik beharrean ari zirela: larunbatean bat (Baionan); astelehenean beste bat (Gernikan); asteartean bi (Gabirian eta Zamudion); eta atzo beste bat (Villabonan).
Alfus enpresako behargin bat hil da Bedian
Bihotzekoa izan, eta erotzean kolpe handia hartu du buruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu