Osasun publikoa

Alga toxikoak atzeman dituzte Lapurdiko hondartzetan

Goiz honetatik geroz, Miarritze, Bidarte, Getaria eta Donibane Lohizuneko (Lapurdi) hondartzak publikoari hetsiak dira, Ostreopsis ovata deituriko alga toxiko bat aurkitu baitute.

Miarritzeko hondartza hetsi egin dute, hemen Hondartza Handia, beste batzuekin batera. GUILLAUME FAUVEAU
Leire Casamajou Elkegarai.
2021eko abuztuaren 9a
15:01
Entzun

Turismoaren garai bete-betea den honetan, Miarritzeko hiriak atzo komunikatu baten bitartez jakinarazi zuen hondartzak hetsi egingo direla, hainbat pertsonak sintoma patologikoak garatu baitituzte. Sintoma horien jatorrian Ostreopsis ovata alga dago. Dirudienez, «erreakzio epidermikoak eta gripe moduko bat» izan daitezke alga horren ondorioak. Sintoma horiek dituztenei «mediku baten ikustera» joan daitezela kontseilu eman diete.

Eskualdeko Osasun Agentziak analisiak egin ditu, eta, goizean, bilkura bat egitekoa zuen hunkiak izan diren hiriekin, Euskal Hirigune Elkargoarekin eta Frantziako Estatuko zerbitzuekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.