Euskal presoak

Algecirasen dauden presoak zikinkeria greban daudela gogorarazi dute senideek

Orain bi urte Algeciraseko espetxean dauden euskal presoek isolamendu kanpaina batekin hasi ziren, eta egun, euren egoera hobetzen ez dela ikustean, beste protestaldi bati ekin diote, zikinkeria grebari, alegia. Hori guztia dela eta, Madrilgo Epaitegi Zentralean auzi-eske bat jarri dute. "Inpotentzia sentitzen dugu gure senide presoek egunero-egunero bizi behar izaten dituzten bizi baldintza kaxkarrekin", nabarmendu dute presoen senideek.

2003ko azaroaren 11
18:59
Entzun
Algeciraseko espetxean preso dauden euskal presoen senideek agerraldia eskaini dute garu Donostian protestaldi honen berri emateko. "Inpotentzia sentitzen dugu gure senide presoek egunero-egunero bizi behar izaten dituzten bizi baldintza kaxkarrekin", nabarmendu dute presoen senideek.

Inpotentzia hori "instituzioen eta alderdi politikoen jarrera ahularekin" areagotu egiten dela salatu dute, baina hala eta guztiz ere, "ez ditugu une batez bakarrik utziko, eta euskal preso politikoek jasaten dituzten eskubide urraketa guztiak" salatzen jarraituko dutela azpimarratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.