Algecirasko (Espainia) espetxean dauden euskal presoek espetxean jasaten duten tratua salatzeko hasi zuten garbiketa greba bertan behera utzi dute, gaur. Preso horiek hainbat egunetan beren ziegetatik atera gabe egon dira "jasaten duten isolamendua eta tratu txarrak salatzeko", Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez.
"Egoerak larria izaten jarraitzen du baina momentuz aurrera begira zer egin berrikusi eta erabakiko dute Algecirasko espetxeko euskal preso horiek", Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez.
Apirila amaieran hasi zuten greba euskal presoek. Lehenengo bi egunetan gose greba egin zuten eta ondoren, garbitasun grebari ekin zioten, gaur arte.
euskal presoak
Algecirasko espetxean dauden euskal presoek bertan behera utzi dute garbiketa greba
Apirilaren amaieran hasi zuten garbiketa greba espetxean "jasaten duten isolamendua eta tratu txarrak salatzeko", Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu