Gaztetxeak

Algortako gaztetxea itxi eta gazte bat atxilotu du Ertzaintzak

Getxoko (Bizkaia) Algorta auzoko Mentxakabarri Gaztetxea itxi du Ertzaintzak. Gainera, teilatura igota Gaztetxeari eusten saiatu den mutil gazte bat atxilotu du, desobedientzia eta erresistentzia egotzita. Zenbait unetan itxieraren aurka protestan ari ziren gazteen aurka oldartu dira ertzainak.

2006ko martxoaren 7a
16:05
Entzun
Goizeko zortziak aldera hasi da Ertzaintza Gaztetxea ixteko ahaleginean. Barruan zeuden gazteak kanporatu dituzte, baina batek teilatura igotzea lortu du. Era berean, 65 bat gazte bildu dira Gaztetxe inguruan, protestan.

Suhiltzaileek deitu diete teilatuan zegoen gaztea jaitsiarazteko, baina protestan bildutako gazteek ez diete iristen utzi. Gaztesarea-k emandako azalpenen arabera, azkenean, jaistea adostu du teilatuko gazteak ertzainekin, baina ez zutela identifikatu eta atxilotuko agindu diote ertzainek. Jaitsi dutenean, ordea, berehala atxilotu egin dute.

Ondorioz, protestan ari ziren gazteak atxilotua zeraman Ertzaintzaren furgonetaren atzetik abiatu dira, eta ertzainak oldartu egin zaizkie.

Iluntzeko 19:30etan manifestazioa egingo da itxieraren aurka, Gaztetxetik abiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.