Atzo izan ziren udal eta foru hauteskundeak, eta karguak hartzea tokatzen da orain. Alkateek eta zinegotziek hartuko dituzte lehendabizi; ekainaren 16an hain zuzen, hauteskundeak izan eta hogei egunera.
Alkateak hautatzeko, gehiengo osoa beharko dute lehen bozketan. Inork ez badu lortzen, gehiengo sinple bidez aukeratuko da alkatea herri bakoitzean. Eta Alkatetzarako zinegotzien botoen berdinketa gertatzen bada, zozketa bidez aukeratu beharko da alkatea.
Nafarroako Legebiltzarreko presidentea aukeratzeko epea, berriz, ekainaren 20koa da.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak ere alkateak baino beranduago aukeratuko dituzte. Ekainaren bukaeran edo uztailaren hasieran izendatuko dituzte. Duela lau urte Gipuzkoakoa aukeratu eta astebetera hautatu zuten Bizkaikoa, eta zortzi egunera Arabakoa.
M-27. HAUTESKUNDEEN ONDORENA
Alkateek hartuko dituzte lehendabizi karguak, ekainaren 16an
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu