Alkatxofa sorta bat erretiratu dute, bi botulismo kasu eragin ondoren

2007ko urtarrilaren 8a
16:53
Entzun
Nafarroako enpresa baten kontserbako alkatxofen sorta batek botulismoaren bi kasu eragin zituen ostegunean -gipuzkoar bikote bati-, baina sorta erretiratu dute. 800 alekoa zen eta Euskal Herrian banatu zuten. Asteburuan erretiratu dituzte eta harrezkero ez da botulismoaren beste kasurik gertatu, Espainiako Elikagai Segurtasun Agentziako ordezkariek esan dutenez.

Gipuzkoar bikoteak ospitalean segitzen du oraindik. Viuda Mateo izeneko kontserbako alkatxofak jan zituzten, Mendabian (Nafarroa).

Botulismoa, ezohiko intoxikazioa da, eta oso larria izan daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.