Lehen aldiz, hauteskunde primario bidez aukeratu ditu UPNk Espainiako Gorteetarako hautagaiak. 802 boto emanda, militanteek Iñigo Alli aukeratu dute Kongresurako zerrendaburu, eta bigarrenak, Carlos Salvadorrek, 743 boto eskuratu ditu. Atzerago geratu dira Carlos Garcia Adanero (633), Ana Maria Ruiz de Arriba (149) eta Jose Manuel Mendez Lopez (79).
Senaturako, Patxi Yanguas izango da zerrendaburua, 727 boto eskuratuta. Jero Gomez zen beste hautagaia, eta 380 boto jaso ditu.
Alderdiko kideek aukera zuten Kongresuko zerrendetara aurkezten ziren bost hautagaietatik gehienez hiruri botoa emateko eta Senaturako bietatik bakarra bozkatzeko. Guztira, 1.022 kidek bozkatu dute.
Ohar batean, UPNko idazkari nagusi Yolanda Ibañezek esan du alderdiak "barne demokrazia lezio bat" eman dutela.