Politika

Allik bihar utziko du CDNko presidentetza

Hala ere, bozeramaile lanean segituko du Parlamentuan. Nafarroak “zentro progresista beharrezkoa” duela adierazi du, eta CDNk betetzen duela esparru hori.

2008ko martxoaren 28a
16:04
Entzun
Juan Cruz Allik bihar utziko dio CDN alderdiko presidente izateari. 1995tik hona egindako lanaren errepasoa egin du gaur, eta berak sorturiko alderdiak “zentro progresistaren” esparrua bete duela iritzi dio, Nafarroarentzat “beharrezkoa” den esparrua, besteak beste, tentsioak baretzeko.

Bide luzea egin du alderdiko buruzagitzan, baina kargua uzteko momentua iritsi zaiola adierazi du. Jose Andres Burguetek hartuko du berak utzitako tokia, baina Allik oraindik ere izango du partaidetza, bera izango baita alderdiaren bozeramaileetako bat Nafarroako Gobernuan, eta CDNko ohorezko presidentea.

13 urte horietako helburuak bete dituztela adierazi du Allik, “CDNren proiektua sendotu egin baita instituzioetan duen presentziaren bidez”.



1995an sortu zuen CDN Allik, eta orduz geroztik alderdiko buru izan da. Aurretik, 1991tik 1995ra bitartean Nafarroako presidente izan zen UPNrekin. Momenturik “asegarriena” alderdia sortu ondorengo Nafarroako Parlamenturako lehen hauteskundeetan izan zuen Allik, hamar parlamentari lortu zituztenean. “Gogorrenak”, berriz, presentzia hori galtzen joan diren heinean bizi izan ditu, berak aitortu duenez. Gaur egun, bi parlamentari dituzte Nafarroako Parlamentuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.