Alliot-Marie Barne ministroa izango da berriz eskuinaren zerrendaburu Donibane Lohizunen

Irabaziz gero Peiuco Duhart egungo alkatearen esku utziko du kargua. Zerrendaburu aurkeztuz "Donibane Lohizuneri lagundu" nahi diola agertu du.

2008ko otsailaren 16a
15:34
Entzun
Michelle Alliot-Marie (UMP) Frantziako Barne ministroa izango da martxoaren 9ko udal hauteskundeetan eskuineko enentzako Donibane Lohizune hautagaitzaren zerrendaburu. Hala ere, irabaziz gero ez du auzapez kargurik hartuko, baizik eta Peiuco Duhart egungoaren esku utziko du. 2001ean Alliot-Marie aukeratu zuten auzapez, baina 2002an Raffarin lehen ministroaren gobernura Defentsa ministro gisa joateko aukera izan zuenean, kargu hori Duharten esku utzi, eta auzapezordetza hartu zuen berak. Egun auzapezorde da.

Alliot-Mariek gaur iragarri du berriro ere zerrenaburu izango dela, eta ekimen horren bidez, Donibane Lohizunerekin duen lotura adierazi nahi duela azaldu du: "Donibane Lohizunerekin dudan lotura agertzeko modu bat da, Donibane Lohizuneri laguntzekoa".

Eskuineko zerrendaz gain, gutxienez beste hiru aurkeztuko dira Donibane Lohizunen: PSk eta PCFk sostengatutako Georgette Jariodena (PS), PRG ezkerreko alderdiarena, eta Herri Berri hautagaitza abertzalea. Abertzaleek egun bi zinegotzi dituzte Donibane Lohizuneko herriko etxean. Alliot-Marieren zerrendan EAJko bi abertzale aurkeztuko dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.