seigarren barrutia

Alliot-Mariek jaso du boz gehien, baina EH Bai gakoa izan daiteke

UMPko hautagaia lehen postuan heldu da, 19.517 bozekin (%35,37). Bigarren tokian dago Sylviane Alaux sozialista, 17.412 bozekin (%31,55). EH Baiko Peio Etxeberri-Aintzartek 5.400 eskuratu ditu, bozen %9,78. Alliot-Mariek Miarritzen, Ezpeletan eta Donibane Lohizunen irabazi du, eta Alauxek, Hendaian eta Uztaritzen.

2012ko ekainaren 11
08:12
Entzun

Seigarren hautesbarrutian, UMPko Michele Alliot-Marie eta PSko Sylviane Alaux izanen dira bigarren itzulian. Eskuineko hautagaia lehen postuan ageri bada ere, hurbil du ezkerrekoa, eta azken horrek ezkerreko indarren bozak eskura ditzake heldu den igandean.

EH Bairen emaitza azpimarratzekoa da, eta  gakoa izan daiteke bigarren itzulira begira. Abertzaleek botoen %9,18 eskuratu dituzte. Fronte Nazionalak %6,33 lortu du: 3.495 boz. Beste hautagai guztiak %4 azpitik geratu dira.

Miarritzen, Alliot-Marie botoen %39,91rekin izan da boz gehien jaso duena. Alauxek %31,32 jaso du, eta horren ondotik Jalleau-Longueville da hirugarren, %7,01ekin. Contraires zentrokoa %6,79rekin laugarren izan da.

Ezpeletan UMPkoak jaso duen babesa %33,4koa izan da, eta sozialistarena, %29,19koa. Etxeberri-Aintzart EH Baiko hautagaia hirugarren izan da boz gehien jaso dutenen artean, botoen %19,88rekin. Ondotik, FNk jaso du boto gehien, %6,27rekin.

Donibane Lohizunen ere Alliot-Mariek botoen %41,17 jaso zituen, eta Alauxek, %30,66. Boz gehien jaso dutenen artean hirugarren EH Baiko hautagaia izan da, botoen %8,43rekin. Jalleau-Longuevillek %5,82 jaso ditu, eta horren ondotik Devarbieuxek jaso du boto gehien, %3,49rekin.

Hendaian Alauxek irabazi du, botoen %44,52 jasota. Alliot-Marie orain arteko diputatuak %20,74 besterik ez ditu jaso, eta horren ondotik Ezkerreko Fronteko Debarvieuxeri eman diote boz gehien, %8,58rekin. Etxeberri-Aintzartek boto-emaileen %8,56ren babesa izan du.

Uztaritzen ere Alaux izan da garaile, botoen %30,41ekin. Alliot-Mariek %29,25eko babesa jaso du, eta Etxeberri-Aintzartek %14,12koa. Jalleau-Longuevillek botoen %6,43 jaso ditu, eta Debarvieuxek, %4,62.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.