Barakaldon (Bizkaia) Alokabideko etxebizitza batean bizi den 55 urte inguruko gizoneko bat kaleratzear egon dira gaur goizean, baina prozesua atzeratzea lortu du PAH Kaleratzerik Ez elkarteak. Hilabete inguruko epea izango dute gizonaren alokairua eta zorra negoziatzeko. Elkarteko kide Imanol Arnaizek azaldu duenez, ordaindu beharreko alokairua “berriro kalkulatu beharko” luke Alokabidek: “Ez du kontuan hartu kaltetuaren egungo egoera ekonomikoa. 2010ean kontratua egin ziotenetik, bere diru sarrerak jaitsi egin dira, baina ez du horren araberako errenta pagatzen”.
Funtsean, erakundearen jarrera kritikatu du Arnaizek: “Ez da eseri kontuak argi aztertzera”. Horrez gain, Alokabideren garai bateko akats bat gizonari ordainaraztea ere egotzi diote enpresa publikoari; ondorioz, 8.000 euroko zorra bi ordainketatan pagatzeko eskatu diote kaltetuari. “Baina mila euro kobratzen dituenak ezin ditu 4.000 ordaindu”.