Alokairua ordaintzen ez dutenak hamar egunean kaleratuko dituzte
MADRIL. Espainiako Gobernuak lege proiektu bat onartuko du, gaurko bileran, etxebizitzen alokairuari buruz. Ana Pastor Sustapen ministroak atzo aurreratu zuenez, alokairua ordaintzen ez dutenak azkarrago kanporatzeko modua jarriko dute. Pagatu ez eta epailearen aurrean alegaziorik aurkezten ez dutenak hamar egunean botako dituzte, tramiteak azkartuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu