gizartea

Alokairuko etxetik joateko agindua jaso ostean bere buruari su ematen saiatu da Baionako bizilagun bat

Epaitegiko langile bat enbargo agindua ematera joan zaionean, gasolina bota dio bere buruari eta su ematen saiatu da gizon bat Baionan. Hala ere, su-hiltzaileek konbentzitu dute hori egin ez dezan. Alarma handia piztu da, gas botilak zituelako etxe barruan, eta izandakoa baino askoz larriagoa izan zitekeen gertaera.

2006ko ekainaren 9a
18:25
Entzun
Denbora askoan etxeko alokairua ez ordaintzeagatik enbargo agindua ematera joan zaionean krisialdia izan du, eta gasolina bota bere buruari. Hala ere, suhiltzaileei esker ez du bere buruaz beste egin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.