Gizartea

Alokairurako 210 euroko laguntza eskatzeko aukera, zabalik

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bihartik eskatu ahal izango da, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren akordioari esker. Nafarroako Gobernuak gaur arratsaldean sinatuko du Espainiakoarekin. Etxebizitzaren alokairu prezioan ez dute mugarik jarri laguntza eskatzeko.

2008ko urtarrilaren 9a
16:27
Entzun
Urtean 22.000 euroko soldata gordina baino gutxiago irabaztea eta 22 eta 30 urteko herritarra izatea. Horiexek dira etxebizitza alokatzeko 210 euroko laguntza eskatzeko baldintzak, eta aukera zabalik da, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak norbere aldetik Espainiako Gobernuaren Etxebizitza Ministerioarekin egindako hitzarmenei esker.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bihartik eskatu ahal izango dira laguntzak. Gaur goizean sinatu dute akordioa, Madrilen, Javier Madrazo Jaurlaritzaren Etxebizitza sailburuak eta Carmen Chacon Espainiako ministroak.



Hasiera batean esan zuten 700 euro baino gutxiagoko alokairua zuten etxebizitzentzat zegoela zuzendua diru laguntza, baina gaur Madrazok nabarmendu du prezioan ez dutela mugarik jarri.

Nafarroako eta Espainiako gobernuek arratsaldean sinatuko dute hitzarmena -Carlos Esparzak eta Chaconek-, eta orduan jakingo da noiztik eskatu ahal izango den laguntza.

Horiek eskatzeko gobernuen Etxebizitza sailetara jo beharko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.