Alfonso Alonso Espainiako Osasun ministroak iragarri du atzera ere lehen arretan artatuko dituztela paperik gabeko etorkinak. Hala ere, zehaztu du ez dietela osasun txartelik emango. "Praktikoagoa" delako erabaki dute neurri hori, "larrialdi zerbitzuek gainezka ez egiteko".
Efe berri agentziari emandako elkarrizketan egin ditu adierazpen horiek Alonsok. Berrordainketaz ere galdegin diote, eta neurri egokia dela iritzi dio. "Espainian beti gastatu da asko botiketan; oso exijenteak izan behar dugu gastu horren kontrolean".