Ostiralean Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango dela eta, Alternatibak Kolonizatutako emakumeak kanpaina jarri du martxan. "Emakumeen aurkako indarkeria modu ezberdinetan azaleratzen dela uste dugu".
Erakunde publikoak emakumeen eskubide guztien bermatzaile izan behar direla uste du Alternatibak, eta "indarkeria matxistaren aurkako borroka lehentasunezko konpromiso politikoa" izan dadila exijitu du. Haren beste eskakizun batzuk: "Berdintasun politika eraldatzaileak gainerako erakunde publikoekin koordinatzea, mugimendu feministarekin eta emakume elkarteekin bitartekaritza politikorako zubiak eraikitzea edota indarkeria matxistaren arloan sentsibilizazioan eta prebentzioan lan egitea".
Ostiralerako mobilizazioak deitu ditu Hegoaldeko hiriburuetan: Bilbon 20:00etan Arriaga plazan, Gasteizen 20:30ean Andra Mari Zuriaren plazan, Donostian 19:00etan Bulebarrean eta Iruñean 20:00 Gaztelu enparantzan.