Altsasu (Nafarroa) eta Iruñea arteko trenbideko katenaria moztu dute ezezagun batzuek bart, Lakuntzatik kilometro batera, eta goizeko zortziak eta laurdenerako trenak arazorik gabe zebiltzan, Renfek jakinarazi duenez, konponketa lanak egin dituztelako. “Bidaiariek izan dituzten eragozpenak arinak izan dira”, esan dute Renfekoek.
Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezlaritzak esan duenez, egileek aldarrikatu dute ekintza, Iruñeko telefono-kabina batetik SOS Navarrari 00:10ean egindako dei baten bidez, eta "gatazka gainditzeko eta benetako erakunde demokratikoak izateko baldintza demokratikoen eskaera egin du gazte batek". Guardia zibilek eta Renfeko langileek 01:55ean antzeman dute erasoaren gunea zein zen.
Katenaria moztu izanak argi arazoak sortu ditu, eta Irun (Gipuzkoa)-Bartzelona trena Logroñora desbideratu behar izan dute.
Aurten Nafarroan horrelako erasoa izan den bigarren aldia da. Maiatzean Iruñea eta Castejon arteko trenbideko katenaria moztu zuten.
Kale erasoak
Altsasu eta Iruñea arteko trenbideko katenaria moztu dute
Bart izan da erasoa, Lakuntzatik gertu, eta goizeko zortziak eta laurdenerako trenak arazorik gabe zebiltzan. Egileek "gatazka gainditzeko eta benetako erakunde demokratikoak izateko baldintza demokratikoen eskaera" egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu