Carre glaziarrean gertatu zen ezbeharra, atzo goizean, Ecrins mendilerroan, Frantziako Alpeetan. Altsasuko (Nafarroa) 31 urteko mendizalea glaziarra zeharkatzen ari zen lagun batekin; soka eten, eta 3.500 metrotik erori zen. Haren lagunak berehala eman zuen abisua, baina larrialdi zerbitzuetako kideek hilda aurkitu zuten gazte nafarra. Hilotza Grenobleko gorputegi batera eraman dute.