Politika

Altsasuko eta Bilboko manifestazioak galarazi ditu Garzonek

Altsasukoa Askatasunak antolatu duelakoan debekatu du; Bilbokoa Segirena delakoan.

2007ko otsailaren 2a
18:06
Entzun
Bihar Altsasun (Nafarroa) eta etzi Bilbon egitekoak ziren manifestazioak galarazi egin ditu Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak. Altsasuko manifestazioa herritar jakin batek deitu duen arren, Askatasunak antolatu duela iritzi dio Garzonek, eta mugimendu hori legez kanpo utzi zutenez, galarazi egin du. Bilbokoa, berriz, Segik antolatu duelakoan debekatu du, erakunde hori ere legez kanpokoa dela argudiatuta. Gazte mugimenduaren izenean egin zuten Bilboko elkarretaratzerako deialdia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.