ALTSASUKO AUZIA

Altsasuko hiru presoak banandu dituzte

Adur Ramirez de Alda bakartu egin dute.

Hiru gazteen irudiak, Altsasun eginiko manifestazio batean. JON URBE / ARGAZKI PRESS
2017ko ekainaren 10a
14:28
Entzun

Soto del Realen zeuden preso hirurak, baina lekuz aldatu dituzte Oihan Arnanz eta Adur Ramirez de Alda; aurrenekoa Navalcarneroko espetxera eraman dute, eta Ramirez de Alda, berriz, Aranjuezko bakartze modulu batera. Soto del Realen jarraitzen du Jokin Unamunok.

Guztira, hamar gazte daude auzipetuta Altsasuko auzian —adingabeak dira haietako bi—. Iragan astean, Espainiako Auzitegi Gorenak erabaki zuen Altsasuko auzia Madrilen epaituko dela, eta ebazpen horrekin kolpe gogorra eman zieten auzipetuei eta haien senideei.

Datorren asterako batzar ireki bat antolatuko dute Iruñean, gizarte eta kultur taldeekin auziaren inguruko gogoeta bateratua egiteko. Gazteen gurasoek ez dute nahi «bermerik gabeko egoera hori egonkortzea» eta Auzitegi Nazionalak euren seme-alabei espetxe zigor "neurrigabeak" ezartzea. Azken batean, iazko urriaren 15eko goizaldean Altsasun (Nafarroa) izandako liskar horiek terrorismo delitutzat joz gero, gazteek hamar urtetik gorako espetxe zigorrak jasateko arriskua daukate.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.