Aralar, Alsasuarra elkartea, PSN, UPN, IUN eta EAko udal taldeek salatu egin dute Asuncion Fernandez Garaialde alkatearen (Aralar) etxearen kontrako erasoa. Erasoa bart izan da. Alkatearen etxe kanpoko atea erretzen saiatu dira, eta Gora ETA idatzi diote atearen alde banatan.
23:00etan gertatu zen erasoa. Alkatea eta bere familiakoak etxean zeuden, eta bizilagun batek esan zien bost edo sei lagun etxeko ateari su eman nahian ari zirela. Bizilagun hori ikusitakoak korrika ihes egin zuten erasotzaileek.
Aralarrek esan duenez, alkateak "amorrua eta inpotentzia" sentitu ditu.
erasoa
Altsasuko udal taldeek gaitzetsi egin dute alkatearen etxearen kontrako erasoa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu