Epaiketegiaren aurrean elkarretaratzea egin dute, eta han epaiketa horrek ez duela zentzurik esan du Joseba Alvarezek. Ekintza baketsu bat delitu bihurtu nahi dutela salatu du, eta honekin "agerian" geratzen dela Apartheid egoera.
Egin behar dena egoerari konponbidea ematea dela iritzi dio Alvarezek, eta horretarako baliogabetutako "plataformetako hautetsiak" instituzioetara joan behar dutela.
Bakoitzari 300 euroko isuna
Fiskalak bakoitzarentza 9 hilabetetako gartzela zigorra eskatzen bazuen ere, epaiketa egin aurretik akordiora iritsi dira bi aldeak, eta bakoitzak 300 eurotako isuna ordaindu beharko du.
Alvarezen, Ibazetaren eta Baldaren kontrako auzia
Alvarez: "Ekintza baketsuak delitu bihurtu nahi dituzte"
Iazko ekainaren 14an "bazterketa politikoa" salatzeko Donostiako udaletxe aurrean protesta egin izanagatik EAEko Auzitegi Nagusian epaiketa izatekotan ziren gaur Joseba Alvarez SAko legebiltzarkideak, eta Josetxo Ibazeta eta Iñigo Balda Donostiako zinegotzi ohiek. Baga Boga plataformaren deiari jarraituz, Donostiako udaletxe aurrean eserialdia egin zuten, Udalaren osaketa egunean. Ertzaintzak atxilotu egin zituen Alvarez, Ibazeta eta Balda. "Desobedientzia" eta "erresistentzia" delituak egotzi zizkieten. Alvarezek "ekintza baketsuak delitu bihurtu nahi dituztela" salatu du. Epaiketa hasi aurretik akordiora iritsi dira ordea bi aldeak, eta epaiketa ez da egin azkenean. Alvarezek, Ibazetak eta Baldak 300na eurotako isuna ordaindu beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu