Alvarez Santacristinari espetxealdi arindua jartzeko eskatu dute

Espainiako Espetxe Zuzendaritzak Auzitegi Nazionalari eskatu dio espetxealdi arindua jartzeko

Erredakzioa
Donostia
2010eko urriaren 22a
00:00
Entzun
Espainiako Espetxe Zuzendaritzak Auzitegi Nazionalari eskatu dio Jose Luis Alvarez Santacristina Txelis ETAko kide ohi eta euskal presoari kartzelaldi arindua ezar diezaiola, horretarako legezko baldintzak betetzen direlakoan. Hau da, erakunde hark dio Txelisek (Donostia, 57 urte) Zigor Kode zaharra aintzat hartutako kartzela zigorraren erdia beteta duela, «indarkeria terrorista gaitzetsi» duela eta biktimei barkamena eskatu diela.

Langraizko espetxean daukate gaur egun, eta presoari astegunez ordu batzuetan prestakuntza ikastaroak hartzeko kanpora irteteko baimena emateko eskatu du Espetxe Zuzendaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.