Politika

Alvarezek dio denen artean egin beharreko bide bat abiatuko dela bihar

Batasunak bake proposamena aurkeztuko du bihar Donostiako Anoeta Belodromoan. Joseba Alvaren Batasunako kideak aurrerapen bat eman du gaur, eta azpimarratu duenez, proposamenak "denen artean egin beharreko bide bat" irekiko du. "Inplikatzen diren guztiek mugitu egin beharko dute". Aurrera egiteko eta "bakera eramango gaituen prozesu bati indarrez ekiteko" garaia dela esan du

2004ko azaroaren 13a
14:50
Entzun
Joseba Alvarezek esan duenez, Euskal Herrian aldaketa politikorako beharra dago. Beraz, "bakearen bidean" aurrerapausoak emateko garai "ezin hobea" dela iritzi dio.

Horretarako, "Euskal Herriko alde guztiek hor egon behar dugu, besteak beste, irtenbideak denontzako izan behar badu, denon artean bilatu beharko dugulako".

Biharko ekitaldia urteko ekitaldirik garrantzitsuena izango dela azpimarratu du. "Ez soilik ezker abertzalearentzat, baizik eta gizarte osoarentzat".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.