'can auzia'

Alvaro Mirandak dio "beti zintzotasunez" jokatu duela, eta "oso lasai" agertu da

Nafarroako Gobernuko Ekonomia kontseilari ohia 10:00etan hasi da deklaratzen, CANeko diru sarien auzia dela eta, eta ia lau orduz egon da epaitegian. 09:09an heldu da Iruñeko epaitegira. Kanpoan protesta egin dute hainbat lagunek, 'Barcina, Miranda, gure hondamena zarete' zioen pankarta batekin.

2013ko apirilaren 16a
19:13
Entzun

Mirandak epaitegitik ateratzean adierazi du bere ibilbide "pertsonal eta publikoan beti zintzotasunez" jokatu duela eta "saiatu" dela "herritarrek bizi-kalitate hobea" izan dezaten. Nafarroarentzat "azpiegitura hobeak" eta "ekonomiaren kudeaketa hobea" egiten saiatu dela gaineratu du, Herri Lanen Saileko kontseilari eta Ekonomia Saileko kontseilari izan zen garaian.

Epaileak galdetu dionarekin "oso lasai" agertu da, baita hark erantzun duenarekin ere. "Uste dut argitzea, zabaltzea eta hobetzea merezi izan duen guztiari erantzuteko saioa izan dela", esan du hedabideen aurrean.

Mirandaren adierazpenen ondotik, Patxi Zamora Kontuz plataformako bozeramaileak azaldu du Ekonomia kontseilari ohia "guztia pixkat bat zailago" egiten saiatu dela, eta "esatera etorri" dela "[batzorde] iraunkorreko funtzionamenduaren gainean norbaitek zerbait esatekotan Yolanda Barcinak zuzendutako batzordeak" esan beharko lukeela.

Maia eta Sanz, aurretik

Alvaro Mirandak deklaratu aurreko egunetan igaro dira epaitegi horretatik Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko presidente ohia eta Enrique Maia Iruñeko alkatea. Sanz joan den ostiralean joan zen. Batzorde Iraunkorrean 39.028 euro kobratu zituen, baina epaileari esan zion ez ziola arretarik jartzen kopuruari. Hiru ordu eta erdiz egon zen epailearen aurrean.

Maiak, berriz, atzo deklaratu zuen. Ordu eta erdiz deklaratzen aritu ostean, kazetarien aurrean azaldu zen. "Kontzientzia lasai" zuela esan zuen, bileren edukiez oroitu ez arren. Batzorde Iraunkorrean 6.868 euro jaso zituela onartu zuen, baina ez du gogoan zertaz hitz egin zuten.

Eroskeria egotzita inputatu ditu epaileak Maia, Miranda eta Sanz.

 

.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.