Irudia. Donostia
«ALZHEIMERRAK EZ DU KRISIRIK»
Alzheimerra duten pertsonak artatzeko giza eta ekonomia baliabide gehiago eskatu zituzten atzo Donostian, gaixotasun horri buruzko biltzarrean. Alzheimerren erien senide eta lagunen Gipuzkoako elkarteko presidente Koldo Aulestiak politika osoa eskatu zion Espainiako Gobernuari, gaixoak eta ingurukoak artatzeko: «Alzheimerrak ez du krisirik; bere ondoriozko beharrizanak %7 igotzen dira urtero». Hamabost urtean gaixo kopurua bikoiztuko dela iragarri du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu