GERTAKARI NAGUSIAK
•Desagertzea. Amaia Azkue 37 urteko andrea Zarauzko denda batean ikusi zuten azkenekoz, iazko martxoaren 16an, asteazkenarekin, 13:00etan. Haurren bila ikastetxera ez zen joan, eta bazkaltzera ere ez, eta desagertu egin zela salatu zuten. A-8 autobideko ordainlekuko kamera batek hartu zuen Azkueren autoaren irudia, 13:20 aldera. Andrearen ondoan gizon bat ageri da irudietan; hiltzailea, ustez.
•Gorpua. Paseoan zebiltzan pertsona batzuek aurkitu zuten emakumearen hilotza, Nuarben, Ibai-Eder lakuan. Arratsaldea zen, 17:20. Indarkeria arrasto nabariak zituen gorpuak: kolpe handiak buruan eta aurpegian, eta hankak eta eskuak, lotuta. Arropaz betetako poltsa bat ere aurkitu zuten.
•Dirua. Hil zuten egun berean, 300 euro atera zituzten Amaia Azkueren kontutik, haren txartelarekin. Azpeitiko sukurtsal batean egin zuten operazioa.
•Ibilgailua. Bi egunen buruan, ostiralarekin, emakumearen autoa aurkitu zuten. Loiolako aparkaleku batean zegoen. Lokatza ageri zuen, eta Nuarbera gorpua eramateko erabili zutela susmatu zuen Ertzaintzak. Egun berean, Azkueren kontutik dirua ateratzen saiatu ziren berriro. Jaurlaritzak esan zuen lapurreta zela hipotesi nagusia.
•Atxiloketa. Abuztuaren 17an, gazte batek, fiskalarenera joan, eta aitortu zuen Azkue hil zuela. Orain hilabete, ukatu egin zuen.
Amaia Azkueren hilketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu