gizartea

Amaia Azkueren ustezko hiltzailearen epaiketa astelehenean hasiko da

50 lekuko eta 30 peritu deitu dituzte deklaratzera. Fiskaltzak eta Azkueren senideek hamar urteko zigorra eskatzen dute.

2012ko martxoaren 7a
14:38
Entzun

Amaia Azkue hiltzea leporatzen dioten gizonezkoaren aurkako epaiketa astelehenean hasiko da, Diario Vasco egunkariak jaso duenez. 50 lagun inguru deitu dituzte deklaratzera, lekuko gisa, baita 30 peritu ere. Auzialdiak goiz eta arratsaldez izango dira.

Egunkariak aurreratzen duenez, 09:30ean hasiko da epaiketa, eta ustezko hiltzailea izango da deklaratzen lehena.

Adingabeen legeari jarraiki egingo dute epaiketa, gazteari leporatzen zaizkion ekintzak 17 urte zituenean gertatu baitziren.

Fiskaltzaren eta Amaia Azkueren familiaren akusazioek hamar urteko zigorra eskatzen dituzte, eta beste bost urte zaintzapeko askatasunean.

Amaia Azkuen martxoaren 16an agertu zen gorpu, Azpeitiko Ibai-Eder urtegian, indarkeria zantzuekin. Eguerdian Zarauzko saltoki handi bateko aparkalekuan ikusi zuten azken aldiz. Hilketa gertatu zenean lapurretaren hipotesia nagusitu zen. Ertzaintzaren frogek berretsi egin zuten adingabeak hil zuela Azkue.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.