SANSEBASTIANAK

Amaitu da festa Donostian eta Azpeitian

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak bart gauerdian hiriko bandera jaitsita amaitu dira ospakizunak Gipuzkoako hiriburuan. Bideoa: Realaren ereserkia Konstituzio plazan (Irutxuloko Hitza). [Youtube]http://youtu.be/alIv-ATLqXE[/Youtube]

2013ko urtarrilaren 21a
09:08
Entzun

Hasi baino eguraldi nabarmen hobearekin amaitu da bart gauean San Sebastian eguna. Gauerdian jaitsi du Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek hiriko bandera, ospakizuna amaitutzat emanaz. Hala ere, gauerditik aurrera ere jarraitu du festak Konstituzio plazan.

Raimundo Sarriegirenak ez diren doinuak jo ohi dituzte gauerditik aurrera, Realaren ereserkia tartean. Giroa berotu zuen Realak larunbat iluntzean Bartzelonari garaituz, eta atzo mutilen taldeko hainbat jokalari izan ziren plazako udal liburutegian.

Egunean zehar, haur danborradak jarri zion kolorea festari. Euria egin zezakeela-eta ez ateratzekotan egon ziren, baina jaiari eustea erabaki zuten. Euri apur bat egin bazuen ere, festak aurrera egin zuen. Udaletxean, berriz, Urrezko Danborra eman zioten Donostiako txirrindulari Klasikoari. Egunaren jarraipena egin zuen Irutxuloko Hitzak.

Azpeitian, Tafallan eta Lakuntzan ere ospatu zuten eguna. Azpeitian, 500 haur inguruk hartu zuten bertako haur danborradan, eguraldi kaskarra izan bazuten ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.