Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Alderdien kanpaina

Amaiur eta EAJ garaile, 'Gara' eta 'Noticias'-en inkestetan

2011ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Gara eta Noticias taldeak datorren igandeko hauteskundeen inkestak argitaratu zituzten atzo, Hego Euskal Herri eta EAE mailakoak, hurrenez hurren. Invescok Gara-rentzat egin duen inkestaren arabera, Amaiurrek 7 eserleku lortuko ditu, eta hurrengo indarra PP-UPN izango da, 6 eserleku lortuta. PSOEk eta EAJk bosna eserleku lortuko dituzte, inkesta horren arabera. Noticias taldeak CIESi eskatu dio inkesta egiteko, eta horren arabera, EAJ izango da alderdirik bozkatuena, 4-6 eserleku lortuta. Ondoren, PSOE alderdia, 4-5 eserlekurekin.Amaiur izango da hirugarren indarra EAEn, eta 5 eserleku eskuratuko ditu. Azkenik, PPk 3-4 eserleku bereganatuko ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.