"Euskal Herriarekin eta gatazkaren konponbidearekin zein bakearekin konprometituriko proiektu batekiko ilusioa konpartitzen duen pertsona ekipo bat osatzen dugu". Hala esan du Iñaki Antiguedad Amaiur koalizioko Bizkaiko zerrendaburuak gaur, hainbat taldekiderekin emandako prentsaurrekoan. Ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk eta Alternatibak osatzen dute Amaiur.
Euskal Herriaren aitormena eta eskubideak exijituko dituztela iragarri dute. "Bizi dugun une historikoan Espainiako eredu politiko, ekonomiko eta kulturalaren aurrean bere etorkizunaren jabe izan nahi duen nazioa badela esan nahi dugu argi eta ozen, aldaketa politiko eta sozialaren prozesuan behin betiko bakea, aitorpena eta konponbide demokratikoen agertokia eskatzen duen nazioa".
Azaroaren 20an izango dira Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak.