Amaiur Kongresuan izateak Bono «atsegabetuko» luke

2011ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Jose Bono Espainiako Kongresuko presidenteak nahiago luke Amaiurrek Kongresuan ordezkaritzarik ez lortzea. Koalizio abertzaleak ordezkaritza lortzeak «atsekabetu» egingo lukeela adierazi du. ETArekin lotu du Amaiur: «Atsekabe handia litzateke hiltzaileek diputatu akta duten konplizeak bilatu ahal izatea». Bonoren ustez, Amaiur Kongresuan ez egoteko «ahalegina» egitea beharrezkoa da, «ETA babesten duten guztiek kartzelan egon behar baitute». Ciudad Realen (Espainia) egindako hauteskunde ekitaldi batean egin ditu adierazpenok Bonok. Maiatzean, Bilduko kide batek Kongresuan koalizioaren egoera salatzeko egin nahi zuen prentsaurrekoa galarazi zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.