Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak orain egingo balira, Amaiur koalizioak lortuko lituzke eserleku gehien: 24, hain zuzen. EAJk 22 lortuko lituzke, PPk 15 , PSE-EEk 12 eta Ezker Anitzak 2. Hala diote Gara egunkariak atzo argitaratutako inkesta pribatu baten emaitzek.
Inkesta horren arabera, ordea, boto kopuruan EAJ nagusituko litzateke, Amaiurren aurretik; 326.000 herritarrek babestuko lukete EAJren aukera, %29k—2009ko hauteskundeetan baino 75.000 herritarrek gutxiagok—. Amaiurren aldeko hautua 317.000 herritarrek egingo lukete , %28k —iazko azaroan egin ziren Espainiako Kongresurako hauteskundeetan 284.000 boto lortu zituen koalizio abertzaleak —.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hirugarren indarra PP litzateke 180.000 botorekin, %16. Duela hiru urte 145.000 boto lortu zituen Alderdi Popularrak. PSE-EEk, berriz, boto asko galduko lituzke aurreko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeekin alderatuta, ia erdiak. Izan ere, 318.112 boto lortu zituen duela hiru urte; orain, 165.000 herritarrek babestuko lukete aukera hori, %15ek, Gara-k plazaratutako inkestaren arabera. Ezker Anitzak, berriz, bi aulki izango lituzke, egun duena baino bat gehiago, botoen %5 lortuta.
Lurraldeka aztertuz gero, Bizkaian EAJk bederatzi eserleku eskuratuko lituzke, botoen %34ekin; Amaiurrek zazpi aulki, botoen %24ekin; PPk eta PSE-EEk launa eserleku, botoen %15ekin; eta Ezker Anitzak eserleku bat eskuratuko luke, botoen %6ekin. Gipuzkoan Amaiur nagusituko litzateke 11 eserleku eta botoen %38lortuta. Bigarren indarra EAJlitzateke, sei eserleku lortuta, eta PPk eta PSE-EEk launa eskuratuko lituzkete. Araban zazpina aulki eskuratuko lituzkete PPk eta EAJk, Amaiurrek sei, PSE-EEk 4 eta Ezker Anitzak 1. Boto gehien PPk lortuko lituzke. Inkestak %65eko parte hartzea aurreikusten du.
UPN eta abertzaleak parean
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeez gainera, Nafarroako parlamentuari buruz ere galdetu dute. Inkesta horren arabera, Amaiurren eta Geroa Bai-ren botoak batuta, UPNren pare egongo lirateke indar abertzaleak. Hauteskundeak orain eginez gero Amaiurrek hamareserleku eskuratuko lituzke, 64.000 boto. Geroa Bai alderdiak, berriz, bederatzi eserleku lortuko lituzke, 58.000 boto. Indar bozkatuena UPN litzateke, eta hemeretzi eserleku izango lituzke, 120. 000 botorekin. Bestalde, PPk 11.000 boto lortuko lituzke Nafarroan, bi eserleku, eta Ezkerrak hiru eserleku23.300 botorekin. Nafarroan EAEn baino parte hartze handiagoa aurreikusten du inkestak: %70ekoa. Inkesta hau egiteko, Nafarroan eta EAEn, 625elkarrizketa egin dituzte telefono bidez.
Amaiur nagusi Eusko Legebiltzarrean, inkesta batean
24 eserleku eskuratuko lituzke koalizioak; EAJk, berriz, 22, nahiz eta botoetan jeltzaleak nagusituko liratekeen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu