Amaiurrek biktima guztiak omenduko ditu gaur, Gernikako Batzar Etxean
Poliziaren biktimak omenduko ditu Jaurlaritzak eta ETArenak Espainiako Kongresuak
Indarkeriaren biktimak omentzeko hiru deialdi daude gaur; Gernikan, Bilbon eta Madrilen. Lehenengoa Amaiur koalizioak antolatu du, «indarkeria guztien biktimen onarpena eta errekonozimendua adierazteko», Gernikako Batzar Etxean egingo dena. Bigarrena, berriz, Eusko Jaurlaritzak; lehen aldiz polizia indarkeriaren biktimak izan direnak omenduko ditu, eta Norengatik ez da ari kanpaia dokumentala aurkeztuko dute. Azkenik, Espainiako Kongresuan ETAren biktimak omenduko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu