Amaiurrek burujabetza berreskuratu nahi du

Amaiur koalizioak zubi bat izan nahi du «Euskal Herriarentzako gero berria eraikitzen jarraitzeko»

Amaiurreko hautagaiak, igandean, Amaiurren. LANDER FDEZ ARROIABE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2011ko azaroaren 1a
00:00
Entzun
Amaiur koalizioak agerraldi publikoa egin zuen igandean Amaiurren bertan. Koalizioaren ustez, Amaiur Euskal Herriaren historiaren erreferentzia historikoa da. «Erresistentziaren ikurra da. Porrotaren ikurra ere bai. XVI. mendean Amaiurren galdu genuen burujabetza. XVI. mendean galdutakoa XXI. mendean berreskuratuko dugu».

Ekitaldian ziren Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako zerrendaburu Maite Aristegi, Iñaki Antiguedad, Iker Urbina eta Sabino Cuadra. Amaiurreko hautagaiak itxaropentsu agertu ziren egungo egoerarekin. «Sekula baino argiago» ikusten dute bakea lortzeko eta eskubide guztiak errespetatzen dituen egoera erdiesteko aukera. Horretarako, abertzaleak, subiranistak eta independentistak bat egin izana«balio handikoa» dela azpimarratu zuten.

Amaiurrek, «zubi bat izan nahi du, Euskal Herriarentzako gero berria eraikitzen jarraitzeko». Horregatik, euskal herritarreizubiaren eraikuntzan parte hartzera dei egin die koalizioak: «Entzun dadila Euskal Herriaren ahotsa Madrilen. Ikus dezatela bere geroaren jabe izan nahi duen herri bat dagoela Espainiako eredu politiko, ekonomiko eta kulturalaren aldean».

«Olatuaren aparretan»

EAJ eta PSE-EE ere azaroaren 20ko hauteskundeei begira daude. Joseba Egibarrek onartu duEAJ ez den besteren bat izan daitekeela lehen indarra. Hala ere, Egibarren ustez, zenbakiei begira egon gabe, EAJk bere balioak erakutsi behar ditu: «Orain arte, gaitasuna erakutsi dugu Kongresuan eta Senatuan. Herritarrek jakin dezatela Madrilen euskaldunen interesak defendatzen jarraituko dugula».

Egibarren ustez, batzuk «olatuaren aparretan» dabiltza. Baina EAJ «iraupen luzeko lasterkaria da», eta badaki helmuga eta gainditu beharreko oztopoak zeintzuk diren.

PSE-EEren Gipuzkoako zerrendaburu Odon Elorzak, berriz,hauteskundeetan duten helburuaren berri eman du. «Gure xedea Gipuzkoan Amaiur garaitzea da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.