Amaiur, ERC eta BNG taldeek "herrien autodeterminazioaren aldeko" ekimen bat aurkeztuko dute Espainiako Kongresuan. Hain justu, lege proposamen gisa erregistratuko dute, bihar.
Iazko ekainean autodeterminazio eskubidea Kongresuan lantzeko talde bat sortu zuten hirurek, eta aipatutako ekimena izango da lehen fruitua.
Amaiurrek zazpi diputatu ditu, ERCk hiru eta BNGk bi. Hiruren artean, 772.000 boto lortu zituzten 2011ko azaroko hauteskundeetan (333.000 Amaiurrek, 256.000 ERCk eta 183.000 BNGk).