Espainiako Konstituzioaren33. urtemuga ospatzeko, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak ekitaldia egingo du gaur, Gasteizen. Bertara, erakunde eta alderdietako ordezkariak ez ezik, hauteskundeetan aukeratutako alderdi guztietako hautetsiak ere gonbidatu dituzte,Amaiur koaliziokoak barne. Ezkerreko koalizio independentistako kideak, ordea, ez dira joango ekitaldira, Iker Urbina Arabako diputatu hautetsiak jakitera eman duenez.Espainiako Konstituzioa «ukazioaren sinboloa» dela uste du Amaiurrek, eta, beraz, ez duela zer ospaturik: «Ez dugu zer ospatu, ez bihar [gaur], ezta hilaren 6an ere».
Espainiako Gobernuak Gasteizen duen ordezkaritzaren aurrean bildutako komunikabideei egin dizkie adierazpen horiek koalizioko diputatu hautetsiak. Urbinak azaldu duenez, Amaiurrek ez du parte hartuko konstituzioaren ospakizunetan, Euskal Herriaren eta burujabetzaren «ukazioaren» adierazle baita. Urbinak gogora ekarri du Espainiako Konstituzioak Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea bera ukatzen duela, eta Euskal Herriakburujabetza «osoa» behar duela aldarrikatu du:«Herri borondatean oinarritutako burujabetza behar du herri honek, eta ez armanda berme gisa duen konstituzio bat».
Amaiurrek ez du parte hartuko konstituzioaren urtemugako ospakizunetan
Urbinak dio koalizioak ez duela zer ospatu, «ukazioaren» sinboloa delako Espainiako Konstituzioa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu