Zubitik bozgorailura. Euskal Herriaren eta euskal herritarren eskubideen ahotsa izan nahi du Amaiurrek Madrilen, Maite Aristegi Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuak esandakoaren arabera. Herritarren borondatea aldarrikatuko eta defendatuko duela adierazi du koalizioko kideak, Alberto Unamunzaga eta Jule Goikoetxearekin batera Beasainen (Gipuzkoa) egindako mitinean.
Hala, herritarren borondatea errespetatzeko eskatuko duela adierazi du: «Oinarrizko kontua da». Hartara, PPri eta PSOEri nahi hori errespetatuko duten edo ez jendaurrean adierazteko deia egin die.
Euskal Herriaren subiranotasuna babesteko era «eraginkorrena» herritarren aldarrikapenak «eremu guztietan» babestea dela nabarmendu du Aristegik. Madrilen ordezkaritza lortuz geroeuskal langileen aldarrikapenak defendatuko dituztela esan du. Krisiaren aurrean alternatiba bakarra Amaiurren eredu sozioekonomikoa dela azaldu du.
Amaiurrek herritarren borondatea errespetatzeko eskatuko du Madrilen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu