Amaiurrek Kongresuan "terrorismoa goratu" duen ikertzen ari da Polizia

Arkaitz Bellon presoa zenaren heriotza salatzeko, euskal presoak Euskal Herriratzearen aldeko banderak zabaldu zituzten Amaiurreko diputatuek.

2014ko maiatzaren 12a
17:07
Entzun

UPNko diputatu Carlos Salvadorrek galdera bat erregistratu zuen Espainiako Kongresuan, PPren gobernuari galdetuz zein balorazio egiten duen Amaiurreko diputatuen protesta hartaz.

Espainiako Gobernuak erantzun duenez, segurtasun indarrak protesta haren inguruko informazioa biltzen ari dira, Amaiurreko diputatuen ekimena "terrorismoa goratzeko" delitua izan ote zen ebazteko. UPNz gain, UPDk fiskalari eskatu zion iker zezala protesta hura.

Arkaitz Bellon Elorrioko (Bizkaia) presoa Cadizeko Puerto espetxean hilda aurkitu zuten otsailaren 5ean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.