Rafa Larreina Amaiurreko legebiltzarkideak Jesus Loza Eusko Jaurlaritzako Elkarbizitzarako eta Memoriarako agintariari leporatu dio batzorde horren bidez "herritarrei eta beste indar politiko batzuei sermoiak egiten" ari direla, eta haren lehentasuna "entzutea" litzatekeela, "adostasun zabalagoa" lortzeko. Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean egin ditu adierazpenok.
Gaixo dauden presoen inguruan Lozak Espainiako Gobernuari egingo dion proposamena "propaganda fasearen barruan" dagoela uste du Larreinak, eta haren arabera, Patxi Lopez lehendakariaren "enkargu bat" da, "zerbait egiten ari dela" ikus dezaten.
Haren arabera, "gutxiago" egin beharko lukete "hedabideei begira", eta "gehiago mahai baten inguruan".