euskal presoak

Amaiurrek presoen eskubideei buruzko eskari bat aurkeztuko du Kongresuan

Presoak Euskal Herriratzeko, eta zigorra betea dutenak, gaixotasun larriak dituztenak eta zigorra luzatu dietenak askatzeko eskatuko du. Oraindik ez du jakinarazi eskaria formalki nola bideratuko duen. 

2012ko urtarrilaren 12a
19:21
Entzun

Amaiur koalizioak euskal presoen eskubideei buruzko eskari bat aurkeztuko du Espainiako Kongresuan, presoak Euskal Herriratzeko, eta zigorraren hiru laurdenak edo bi herenak beteta dituztenak, gaixotasun larriak dituztenak eta zigorra beteta eduki arren kondena luzatu dietenak askatzeko eskatzeko.

Amaiurreko ordezkariek oraindik ez dute jakinarazi eskaria formalki nola bideratuko duten. Kongresuko taldeekin gaiaz hizketan hasiko direla esan du Xabier Mikel Errekondok gaur, Madrilen emandako prentsaurrekoan.

Espainiako Gobernuari "ausardiaz" jokatzeko eskatu dio, "gatazka konpontzeko aurrerapausoak" emateko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.