politika

Amaiurrek Sorturen legeztatzea aldarrikatu du Espainiako Kongresuan

Ezker abertzaleko alderdiak gaur urtebete aurkeztu zituen estatutuak. Gorenaren debeku erabakiak eta Konstituzionalak oraindik ebazpena atera ez izanak izaera politikoa dute, Iker Urbina Amaiurreko diputatuaren arabera.

2012ko otsailaren 7a
18:36
Entzun

Gaur urtebete aurkeztu zituen Sortu ezker abertzaleko alderdi politikoak bere estatutuak jendaurrean, eta oraindik ez da legezkoa. Amaiur koalizioak haren legeztatzea aldarrikatu du gaur Espainiako Kongresuan, Iker Urbina diputatuak Justizia Batzordean egindako parte hartzearen bidez.

Urbinak ilegalizazio politika alde batera uzteko eskatu dio gobernuari. “Sorturen auzian argi ikusi den bezela, alderdi politikoen erregistroan ez onartzeko erabakia politikoa da. Eta gauza bera da Auzitegi Konstituzionalak oraindik ebazpenik kaleratu ez izana”. Gorenak debeku erabakia hartu ondoren martxoan, Sorrtuko defentsak babes helegitea aurkeztu zuen Konstituzionalean maiatzean.

Amaiurreko diputatuaren arabera, “Sorturen legalizazioa beharrezkoa Euskal Herriaren normalizazio eta demokratizazioa gauzatzeko. Ezinbestekoa da Sortu legezkoa izatea alderdien arteko elkarrizketa politikoa behar bezala egin eta akordioa lortzeko”.

Sortuk gaur urtebeteko ekitaldian zioen edozein eratako indarkeria —ETArena barne— eta bortxa erabiltzen duten taldeekiko "elkarkeria" errefusatuko duela.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.