politika

Amaiurrek uste du garaia heldu dela Espainiak eta Frantziak "ETArekin elkarrizketa zuzena" hasteko

Xabier Mikel Errekondok esan du bake eta konponbide prozesuaren kontra pausoak ematen ari dela Espainiako Estatua.

2012ko apirilaren 14a
14:13
Entzun

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuak adierazi du "garaia heldu" dela Espainiako eta Frantziako gobernuek "ETArekin elkarrizketa zuzena" hasteko. "Ezin dute ezkutatzen segitu". 

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) bere mintzakide berrien bitartez aste honetan jakinarazi du gobernuekin hitz egiteko prest dagoela, baina Frantziak eta Espainiak ETA desegin arte uko egin diote harekin egoteari.

Gainera, Errekondok uste du bake eta konponbide prozesuaren aurkako pausoak ematen ari dela Espainiako Estatua, euskal presoei espetxe zigorrak luzatzearen alde egin baitu Auzitegi Konstituzionalak.

Hark esan duenez, Espainiako Gobernuak Kongresuan Amaiurrekin ez du elkarrizketarako biderik zabaldu, eta koalizioari ETAren desagerpena aldarrikatzeko baino ez dio eskatzen. Amaiurreko diputatuaren arabera, ezker abertzaleak behin betiko bakea lortzeko bidean "oso pauso garrantzitsuak" eman ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.