Bizkaian Espainiako Kongresurako EAJren zerrendan bigarren da Aitor Esteban. 2004tik da diputatu Kongresuan. BERRIAko irakurleen galderak erantzun ditu.
2015erako jarri duzuen mugarri horretarako bidean egin beharreko urrats nagusiak aipatuko al zenizkiguke?
Euskadin alderdi politikoen arteko akordio zabala, itun instituzionala (Euskadi-Espainia), eta euskal gizartearen berrespena. Gure aldetik ez da ahaleginik faltako. Erronka polita da.
Zehatz zenezake zertan datzan 2015erako estatus berria, gutxi gorabehera bada ere?
Hurrengo legealdian, autonomien mapa guztiz aldatuko da. Herri honek autogobernu inguruan aurrerapausoa eman behar du. [...] Horregatik akordio zabal bat bilatu behar dugu lehenengo gure herrian. Helburua, euskal nazio baten existentziaren aldarrikapena eta Europan gure parte hartze zuzena. Noraino lor daiteken ikusiko da [...].
Zein izango da autodeterminazio eskubidearen ikuspuntutik EAJren lan edo estrategia Senatu eta Kongresuan?
Autodeterminazio gaia planteatuko dugu legealdi guztietan egin dugun lez, baina egunero horregaz ibiliz gero, bere balioa galtzen du [...].
Zein izan daiteke Amaiurren eta EAJren topalekua Espainiako Kongresuan?
Ziur asko, euskal nazioaren defentsaren inguruko gaietan adostasuna lortzeko aukerak egongo dira.
Nahiz eta Amaiurrekin ez aurkeztu, nola ikusten dituzu beraiekin batzea gutxiengo batean Euskal Herriari behar eta merezi duen nazio onarpena eman diezaioten?
Seguru nago elkarlanerako aukerak egongo direna. Arazorik ez. Gai batzuetan ez gara egongo ados, jakina, baina beste batzuetan bai.
Euskararen aldeko proposamen bat aurkeztuko duzue parlamentuan?
Hainbat eta hainbat aurkeztu dugu urtero. Galdetu, bestela, Uemakoei nik neuk iaz egindako kudeaketaz. Begiratu kongresuko egunkarietan, eta bertan aurkitu zenezake ekintza asko. Jarraituko dugu.
Aitor EstebanMikel.Beñat.Joseba.Saray.Sugar.Peio. EAJren Bizkaiko hautagaia Kongresurako
«Amaiurrekin ados jar gaitezke euskal nazioaren defentsaren inguruan»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu